Obrázky na stránke
PDF
ePub

YAUNA, oihuz egon natzaitzu ene lacerien ondo lece beheretic; Yauna, entzun eçaçu ene oihua.

Beude idekiric çure beharriac, ene othoitz humilaren entzuteco.

Helas! Yauna, baldin tratatzen bai gaitutzu gure huxen arabera, norc yasanen tu çure yusticiaren garraztasunac?

Bainan badakigu barkhamendua çure baithan dela, eta çure leguearen eçagutzac esperantzaz bethetzen gaitu.

Cure hitzari beguiratu dio ene arimac, barkhatuco dioçutela penitentzia eguiten dutenei; eta çure ontasunean eman dut ene fidantzia gucia.

Izraelec goicetic arraxeraino esperantza du Yauna baithan.

Ecen Yauna bethea da misericordiaz; eta harc ematen tu gracia nasayac.

Beraz harc berac erosico du Izrael; eta libratuco bere bekhatu gucietaric.

YAUNA, entzun eçaçu ene othoitza; eta fagorez errecibi çaçu ene galde humila; adi naçaçu çure yusticiaren eta çure hitz leialen arabera.

Ez çaitecela sar yuyamenduan çure cerbitzariarekin; ecen ez da guiçon biciric yustu causi ahal daitekenic çure beguien aintzinean.

Beraz lagun naçaçu, Yauna; ene bicia khendu nahiz ondotic baitarrait exaia, eta yadanic lurrerat egotziríc, galtzeco menera nau ekharri.

Obligatu nau eremuen, eta lece ilhunen bilhatzera; non iduritzen baitzait, aspaldi hil direnac beçala ehortziric nagoela; horra cerc eman darozkidan hersturac eta nahasmendu ahal diren handienac ene ariman.

Bainan hautan ene conxolatzea-gatic gogoan iragan tut lehen eguin içan cin

tuen sendagailac, bere irriscuetaric libratzea-gatic gure arbasoac; conxideratu tut çure obrac.

Altchatu tut çure-ganat ene escuac, eta ene arima aguertu da çure beguien aintzinean, çure hain behar handian, nola baita lur chucatu eta agortu bat uriaren beharrean.

Yauna, laster eguiçu ene laguntzera: ecen flacatzera doat ene izpiritua.

Ez deçaçula itzul ene ganic çure beguitartea; nahi ez baduçu eguin nadin hobirat doacenac beçalacoa.

Eguidaçu gracia bihotzean senti detzadan goizgoicean çure ontasunaren fruituac çure baithan eman dudanaz gueroztic ene esperantza.

Irakhats diecadaçu cer bide iduki behar dudan; ecen altchatu dut çuregana ene arima.

Yauna, beira naçaçu ene exaietaric; çure-ganat choilki ihes eguin dut: irakhax diecadaçu nola eguin behar du

dan çure borondatea, çu baitçare ene Yaincoa.

Çure izpiritu sainduac berac, ontasun gucien ithurriac, guidatuco nau bide chuchenean: Yauna beguiratuco darotaçu bicia, ez ene merecimenduen gatic, bainan çure loriaren icena-gatic.

Çure yusticiaz atheratuco duçu tribulacionetic ene arima, eta galduco tutzu ene exaiac aipamenean emateagatic cure misericordia.

Gal aracico tutzu, ene arima hiraazten duten guciac, ni bainaiz çure cerbitzaria.

Ant. Ez çaitecela orhoit, Yauna, gure huxez, eta ez gure ahaideen hobenez ere; eta ez deçaçula har bengantzaric gure bekhatuez.

[graphic][subsumed][merged small][merged small]

0

YESUS, ene Salbatzaile dibinoa! huna non naicen ahuzpez çure oinetan enetzat eta çure gracian hil direnentzat misericordia galdetzeco. Phartalier eguin gaitzatzu, othoi, gogoan erabilt

« PredošláPokračovať »